viernes, 18 de diciembre de 2009

BADOK.INFO: OSO BERRI ONA


Jon Eskisabelek zuzenduta, BERRIA egunkaritik BADOK.INFO. izeneko webgunea ipini dute martxan. Begirada bat bota eta nahiko izango duzu zer lan ikaragarria egin duten baieztatzeko. Euskal kantagintzaren inguruan egin den lanik aberatsena, esango nuke nik. 160 biografia, 1000 diska inguruko informazio zehatza eta 300 abestien hitzak deskargatzeko prest. Honelako zerbait ikusten dudanean aho bete hortz geratzen naiz. Lan hori dohai eskeintzen da, kriston pareko liburua izan zitekenean. Nere taldeari dagokionean, argi eta garbi esan dezaket inoiz ez dela horren lan zehatza eta serioa egin (zentzu onean) gure ibilbideaz. Mereziko luke itzulpenak egitea (erreza da esatea ez?) zorionak bihotzez

1 comentario:

Luxko dijo...

Txapela kentzeko moduko lana!!!!!!!! Asko jadanik ahaztuak nituen ,berriro diot. Txapela kentzeko moduko lana!!!!!!!!!