martes, 20 de julio de 2010

JULIETA VENEGAS: OTRA COSA

Egia esanda ez nuke esango diska hau egitan "otra cosa" denik. Julieta Venegas , abeslari eta konposatzaile mexikarrak ondo ikasia dauka ikasgaia eta ez du froga arriskutsurik egiten bere azkenengo disketan. "Si" izeneko CD hartan agian bere azkenengo aukera zena ongi profitatu zuen eta hortik aurrera formula behin eta berriz errepikatzen da aldaketa minimo batzuekin: amodiozko kantak giro popi eta erakargarrietan jantzia. Orain dela gutxi irakurritako elkarrizketa batetan argi utzi zuen: "Nik badakit munduan oso gauza ikaragarri txarrak gertatzen ari direla. Askotan saiatu naiz injustiziaz eta zoritxarretaz hitzegiten baina ez zait irteten, sentitzen dut". Hortaz, musikari tijuanarra honek bere azken alean eskeintzen diguna aintzineko formula da: maitasuna bere etapa guztietan, ahots epel eta goxo bat, apaindura poperoak baina sukrearekin pasatu gabe
eta batez ere oso konposaketa onak , azken finean garrantzitsuena dena. Julietaren musika ezin obea da kotxean, familian entzuteko. Adin ezberdinetako entzueek disfrutatu dezakete (umeek barne) autoaren ekipoa tortura tramankulu bat bihurtu gabe. Baten bat aukeratzekotan: "Revolución", "Un  lugar" eta "Amores Platónicos" ... ez horregaitik.

3 comentarios:

Juli Gan dijo...

Musikari batzuk une aproposetarako dira. Julieta Venegasen kasuan bere musika da aditzeko gehiegi pentsatu gabe. Atsegina eta apaingarria. Hutsa? ba bai, bainan badakizu zer dagoen.

nineuk dijo...

Bere lehenengo bi elepetan ez zen horren "hutsa", saiatzen zen "sakona" izaten eta egia esanda kriston pareko txurroak atera zitzaizkion. Hala eta guztiz ere "Nuevo y Raro" bilduman oso abesti onak daude,hitzetan ere.

El Conde de MonteCristo dijo...

Parte de culpa de que Julieta tenga ahora éxito por aquí se debe a Bunbury, que a principios de esta década la apoyó y promocionó ya sabes. Te empeñas y te empeñas en distanciarte pero al revés de mí, cada vez tienes más puntos en común con él...mal que te pese, mon ami jeje