lunes, 26 de noviembre de 2007

ezjakintasuna

Nere neskato maitiak galdera magikoa egiten ikasi du. Magikoa beti lortzen duelako harreta sortarazten bere izututako aitarengandik...
Ostixe, zergaitika hasi da...orain inoiz baino gehiagotan jakintsua izan behar dut. Bere jaingoiko lerdenak ezin du “ez dakit” esan, ez eta pentsatu ere.
Zergaitik egiten du euria?
(Bueno, galdera hori erraza dirudi. Azalpen egokia emateko gai naiz…ala ez?
(babaloreko tonuaz) “Odeiak beteta daudenean, potolo potolo jartzen dira eta barnean daukaten ur guzti hori bota egin behar dute...zuk txizalarri zaudenean bezela” (babaloreko irrifarra)
Eta zergaitik dago ura odeietan?
Erantzunik sakonena, zintzoena, lotsagarriena: Ez dakit, N.P.I. azaldu zuten egunean ez omen nintzen eskolara joan, sentitzen dut, ba da garaia jakiteko zure aita ezjakin hutsa dela…
Benetako erantzuna: ba…ur baporea, putzuetatik eta ibaietatik eta itsasotik gora dijoa eta odeietan bildu egiten da…(unerik egokiena gaiaz aldatzeko)
Pentsatu al duzu Olentzeroari zer eskatuko diozun?
Neskatoaren begirada, aurpegia, inpotentziaren keinua, agian lehendabiziko aldiz bere aitaren mugak susmatzen... agian lehendabiziko aldiz pentsamenduaren mugak eta ezjakintasunaren unibertsoak deskubritzen... zerbait egin behar. Lehen baitlehen. Nola konpontzen zen nere aita honelakoetan? Ostia! Eureka!
Maitia, ahaztu itzazu esan ditudan lelokeri guztiak...aingerutxuak txiza egiten dutenean euria sortzen da...
Orain bai ulergarria, orain bai babalore aurpegi bikoitztuta, orain bai mundua biraka eta mugak apurtuta, herri jakinduriak berriro ere garaile. Olentzeroa Zikoina eta aingerutxu txizalariak eroriko dira baina zein ote naiz ni behar baino lehenago bultza egiteko?...gainera ba al dago benetan norbait zerbait dakienik?
Horrelakoa da bizitza.
Eta nik ez dut asmatu.

No hay comentarios: