sábado, 29 de diciembre de 2007

EUSKADI ETA EUSKAL HERRIA


Txikia nintzenean nik baneukan kamiseta bat "Euzkalerria" leloarekin. Franko bizirik zegoen eta orduan debekatuta zegoen "Euskadi" esatea. Horregaitik "Euskadi ta Askatasuna" eta horregaitik "Gora Euskadi Askatuta". Orain badirudi jende askorentzat "Euskadi" izena kutxu "light" daukala eta , are eta okerrago: hiru herrialde besterik ez dituela izendatzen.

Tamalgarria da guztiontzat izenarekin ez adoztea, hori ez da ona inorentzat, edo obeto esanda, bakarrik da ona gorroto egiten gaituztenentzat.

Euskadi (Euzkadi) Sabino Aranak asmatutako izena izan zen, bai, baina euskaldun guztien ikurraren kategoria hartu zuen Eusko Jaurlaritzak 1936en izen ofialtzat hartu zuenean, ikurriñarekin gertatu zen legez. Bestalde "Euskal Herria" izena egungo autonomi estatutuan agertzen da EAE ofizialki izendatzeko (zalantzak ba dituzu begirada bat bota). Ez dut ezer "Euskal Herria" izenaren kontra (jakina) baina selekzioaren izena aldatzea horrenbeste urte pasa ondoren ez zait batere egokia iruditzen. Gora Euskadi Askatuta.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

GORA!! Rober, tienes muchas admiradoras. Ze suerte, kabrito.

nineuk dijo...

Bueno. así se compensarán las/los detractores/as que tambien las hay, tambien.