Alabak galdetu zidan : Aita, Pamplona hiri bat al da?. Baietz erantzun nionean barrezka hasi zen. Zergaitik egiten duzu barre, galdetu nion?
Ba uste nuelako txorizo bat zela!!.
Konprobatzearren hara abiatu nintzen. Benetako Otzadar nafarra ikusteko aukera izan nuen. Gero Asisko Urmenetak erosi zidan liburua (Iruñeara joan nintzen bertako lagunak liburua erostera behartzera hain zuzen) eta horren truke, bikoteari alferrikako aholkuren bat eman nion (laister hirukote izango dira). Gustu bat beraiekin blablatzea!. Bukatzeko Iruña Kafean sartu nintzen eta barra ondoan zegoen tipo bizardun horreri erretratua egin nion.
1 comentario:
IRUÑA BADA EDERRA. LUTXANA TA GERO EDERRENA. HURRENGOAN GORANTZIAK ASISKORENTZAT LUTXANATAR PETO BATEN PARTEZ. ESAIOZU HONDARRIBIAN ELKAR EZAGUTU GENUELA. BAINA ARGI DAGO ERREZAGOA DELA NEUK BERATAZ GOGORATZEA BERAK NITAZ BAIÑO. AUPA EL BOKATA DE TXORIZO DE PAMPLONA!
Publicar un comentario