Mostrando entradas con la etiqueta bitxia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bitxia. Mostrar todas las entradas

viernes, 2 de abril de 2010

SINESTEZINA

Behin bakarrik jo genuen abesti hau zuzenean. Hasieran Ibialdiaren ereserkia izateko konposatu genuen baina Santurtziko ikastolaren zuzendaritzari ez zitzaion batere gustatzen. Horrelako kantu tipikoetatik urrundu nahi genuen baina ez zen posible izan. Esan ziguten hitza aldatzeko (euskararen inguruan berba egiteko batez ere) baina orduan ez geneukan inolako gogorik, gure ustez, euskeraz egindako konposaketa bat bada euskeraren aldekoa . Urte batzuk geroago Trapagaraneko edizioan , gure talde-anaia zen "Urreztieta Konexion"ek abesti honen moldaketa bat  egin zuen. Zuetariko batzuk agian gogoratuko duzue, Kepa Junkera eta eta nik parte hartu genuen. Hala eta guztiz ere, mobida guzti honekin beti geratu zait nolabaiteko kutxu garratza. Orain berriro ere atera nahi dugu eszenatokietara eta bere bertsio originalean grabatzeko asmoa daukagu. 
Hona hemen orain arte "Sinestezina" abestia jendeaurrean entzun den une bakarra.  Jatorrizko hitzarekin.

jueves, 25 de febrero de 2010

ALAITZ ETA MAIDER JAPONIAR TELEBISTAN


Alaitz eta Maider Oiartzungo musika taldearen abesti bat erabili dute Japoniako sukaldaritza programari hasiera emateko, "Enekochan" blog-ak iragarri duenez.Fuji TV katearen 'Deli Deli Kitchen' saioan erabili dute Alaitz eta Maiderren 'Mila Galdera' abestia (1999ko Kilometroak-eko kanta ofiziala).