lunes, 5 de julio de 2010

ABUSTUAREN 27an ZARAMA BILBOKO KAFE ANTZOKIAN


Beste aukera bat gure zuzeneko bat ikusteko. Honetan gainera gure alderik rockeroena emateko gogoz
 gaude. Zertaz ari naizen? ba Bilboko Aste Nagurirako Kafe Antzokian antolatuko diren kontzertuetaz.
Txupinaren bezperan hasiko dira , aurtengo programazioa abuztuaren 20an New York Ska Jazz Ensemble taldeak zabalduko baitu. Gainera, Vinila Von Bismarck, Las Culebras, We Are Standard, Zarama edo The Cherry Boppers bezalako taldeak ere igaroko dira Kafe Antzokiko agertokitik, areto bilbotarreko arduradunek gaur adierazi dutenez.
Aipatu bezala, egitaraua hasteko ardura New York Ska Jazz Ensemble taldeak izango du, abuztuaren 20an. Jarraitzaile askoko taldeak ska, rocksteady eta jazz doinuen berezko nahasketa egiten du. Hirian bisitari asko ibili ohi dira Aste Nagusia hasi aurretik, eta horregatik, egun horretan zuzeneko musika ikusteko beste alternatibarik izaten ez denez sortu da kontzertua ematearen ideia.
Abuztuaren 21ean emakumezkoek egindako rocka protagonista izango da. Batetik, Vinila Von Bismark Lucky Dados bere talde berriarekin ariko da. Pin-up modelo eta burlesque generoko artistak "The Secret Carnival" disko berria aurkeztuko du. Bere emanaldiak ikusgarriak dira, rock'n'roll, swing eta calypso nahaste berezia, gerra tarteko doinuak eta mende hasierako inauteri zirkokoak bilduz. Las Culebras taldeak ere joko, zeresana ematen ari diren Nafarroako lau neska rockzale.
Abuztuaren 25ean doinu bero eta retroak izango dira Kafe Antzokian Bilboko The Cherry Boppers eta Kataluniako The Pepper Pots taldeekin. Lehenengoek ibilbide bikaina egin dute Europako hainbat areto eta jaialditan, funk eta soul erritmo alai eta dantzagarriekin. Katalanak, berriz, rocksteady, ska, eta soul egiten duten hamar lagun dira.
Dantzak jarraituko du abuztuaren 26an, We Are Standard taldea izango baita Bilboko Kafe Antzokian. Getxoztarrek nahasketa berriak dakartzan diskoa argitaratu berri dute. Haiekin Basauriko Simca taldea arituko da, rock riff-ez hornitutako power pop doinuekin. Hamar urteko ibilibidea burutuko dute laster.
Azkenik, ostiralean, abuztuaren 27an Zaramakoak izango gara taula gainean.
Aurtengo Aste Nagusiko egitarauko kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada Kafe Antzokian bertan eta www.kafeantzokia.com webgunean 10 euroko salneurrian. Emanaldi guztiak gaueko 22:00etan hasiko dira.

2 comentarios:

El Conde de MonteCristo dijo...

Ni joango naiz "Joni Kash" eta "Bring A Little Lovin" entzuteko.

nineuk dijo...

Venga, pues te las tocamos!